URRATSBAT | Proiektuaren garapena

NORENTZAT DA PROGRAMA HAU?

  • Azken kurtsoetan dauden Lanbide-Heziketako ikastetxeetako ikaleentzat.
  • Zentro horietako ikasleak izandakoentzat.
  • Arautu gabeko prestakuntza-ikastaroen edo bertaratu beharrik gabeko prestakuntza-ikastaroen bidez zentroarekin loturaren bat duen edonorentzat.

PROIEKTUAREN GARAPENA

  • Hasteko, gogoa behar.
    Azken kurtsoeetako ikasleentzako informazio hitzaldiak, kultura ekintzailea gai dutela
  • Nork bere enplegua sortzeko oinarrizko ikastaroa.
    Hasierako gogo hori badutenen artean, ikasten jarraitzeko interesa dutenentzako. Ikasleek egitasmoak aurkeztu, eta egitasmo horietarako oinarrizko bideragarritasun-planak egitea.
  • Nork bere enplegua sortzeko ikastaro aurreratua.
    Hasierako egitasmo horretatik enpresa bat sortu nahi duten ikasleentzat. Bideragarritasun-azterketak egitea eta aztertzea.
  • Enpresa martxan jarri eta aurrera ateratzea.
    Bideragarriak diruditen ideiak martxan jartzen laguntzeko tutore-lana eta aholku-lana. Finantzaketa, legezko eraketa eta dirulaguntzak.
  • Enpresaren jarraipena.
    Martxan jarri eta hurrengo hiletan, egitasmoaren tutore-gidaritza egitea, jarritako helburuak bete ote diren aztertuz eta zalantzak argituz.

© I.E.F.P.S. Mendizabala G.L.H.B.I.
Tel: 945000440 | Fax: 945000439 | secretaria@mendizabala.com
Lege informazioa