Formakuntza planen diseiua

Etengabeko prestakuntza eta lanerako prestakuntza

  • Etengabeko Prestakuntza lanean ari diren langileei zuzenduta dago; langileek hainbat arlotan dituzten trebakuntza-beharrei erantzuteko helburua du, era partikularrean zein enpresa-planen bidez.
  • Horren barnean, Modulu Katalogoko ikastaroak (Euskal Autonomia Erkidegoko Prestakuntza Sistemarekin lotutako trebakuntzakoak) ematen dira, eta, trebakuntza-kredituen bidez, egungo Lanbide Heziketarekiko baliokidea den lanbide-prestakuntza lor daiteke. Ikastaro horietarako % 100eko diru-laguntzak ematen ditu HOBETUZek.
  • Bestalde, hainbat modalitatetako eta espezialitatetako ikastaroak eskaintzen dira, teknologiaren arloan egunean egoteko. Ikastaro horietarako diru-laguntzak Arabako Foru Aldundiak ematen ditu.
  • Lanerako Prestakuntzak langabetuak lanbideetan trebatzeko balio du, lan-munduan sar daitezen. Modalitate horretan eskainitako ikastaroak luzeak izaten dira (200-400 ordu). Hainbat erakundek ematen dituzte diru-laguntzak: INEM, LANBIDE, Udala eta Foru Aldundiak.
URRATSBAT PROGRAMA
  • Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu du eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Europako Gizarte Funtzak lagundutako finantzaketa du, LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko.

Prestakuntza-sistema
  • Helburu garrantzitsutzat jotzen delako, ‘autoenplegua’ gauzatu nahi duten ikasleei laguntza emateko planak gauzatzen ari dira iazko ikastarotik, bai kudeaketa- eta bideragarritasun-planak bai horien ezarpena aztertuta. Horretarako, lankidetzan dihardugu erakunde hauekin: Eusko Jaurlaritza (Urratsbat programa), Diputazioa (Autoenplegua).

© I.E.F.P.S. Mendizabala G.L.H.B.I.
Tel: 945000440 | Fax: 945000439 | secretaria@mendizabala.com
Lege informazioa