Hasierako Prestakuntza
Mendizabala Lanbide Hezkuntzako Institutuan hasierako, erdiko eta goi-mailako prestakuntza-zikloak ematen ditugu. Enpresa, sindikatu eta irakasleen artean diseinatu ditugu ziklo horiek, lanerako gaitasuna eta ahalmena oinarri hartuta, lan-merkaturako prest irten daitezen gure ikasleak.
Gaur egun, 16 ziklo ematen ditugu institutuan, hainbat lanbidetakoak. A ereduan (gaztelaniaz) D ereduan (euskaraz) eta eredu eleanitzean (ingelesez ere bai) egin daitezke zikloak, eskariaren arabera.