Eskumen profesionalen kreditatzea
LANEKO ESPERIENTZIAREN BIDEZ EDO IKASKUNTZA EZ FORMALEN BITARTEZ ESKURATUTAKO LANBIDE GAITASUNA EGIAZTATZEKO EGITURA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN
- Gaitasuna Egiaztatzeko Egiturak jadanik dituzten gaitasun horiek pertsonei aitortzea du helburu nagusia, era ofizialean ziurtatzeko eta haien lanbide-gaitasuna eta bizitzan zehar egin beharreko ikaskuntzan motibatzeko asmoz.
- Halaber, ahalik eta baldintzarik onenetan kokatu nahi ditu pertsonak, gero eta profesional prestatuagoak behar dituen lan-merkatu lehiakor batean.
- Lanbide Heziketako Kalitaterako eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia da egitura honen jarduerak egiteaz, jarraipena egiteaz eta emaitzak ebaluatzeaz arduratzen den erakundea. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren menpeko erakundea da.