Enpresen sorrera
URRATSBAT PROGRAMA
Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Zuzendaritzak sustatu du eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak eta Europako Gizarte Funtzak lagundutako finantzaketa du, LHko ikasleei nork bere enpresa sortzen laguntzeko.
Kontua da Lanbide Heziketako ikastetxeetan dauden baliabideak enpresa-egitasmoak sortzeko eta martxan jartzeko erabiltzea, baliabide guztiak, bai langileak bai baliabide teknikoak. Azken batean, ikastetxe horiek enpresa-mintegiak izatea nahi dugu, eta aldi berean tutore-lana (bideragarriak ote diren, non kokatu, beharrezko baliabide teknikoak eta halakoak aztertzea) eta aholku-laguntza teknikoa eskaintzea.
katalogoa ikusi 
INFORMAZIOA ETA EGITASMO-AURKEZPENA
Tel. 945 060 679 E-mail: urratsbat@mendizabala.com