Aurkezpena eta historioa
Ongi etorri Mendizabala GLHB Institutuaren orrira. Gure zentroa Lanbide Heziketako Zentro Integratu Publikoa da, eta helburu hauek ditu:
Gure eskumenen barne, gizarteak eskatzen dituen trebakuntza-beharrei erantzutea, bai giza beharrei bai behar zientifiko-tekniko nahiz kulturalei ere.

Kalitatezko trebakuntza integrala eskaintzea, teknologiako, pedagogiako, kulturako eta normalkuntza linguistikoko aurrerapenak baliatuz, irakaskuntza publikoaren izen ona bermatzeko.
Ikasleen heldutasuna bultzatuko duen heziketa-giroa sustatzea, eta unibertsitatean zein lan-munduan etorkizunean izango dituzten erronkei aurre egiten eta besteekin lankidetzan aritzen erakustea.
Erakunde eta enpresekin lankidetzan aritzea, gizarte-garapena bultzatzeko.