Mendizabala Institutuak sortutako auto prototipoa energia aurrezteko lehian aritu da Alemanian.
Gehiago...
Hegatsa baino ez zaio falta. Hiru metro eta 45 bat kilorekin, hagin eta guzti, abiadura bizian dabil Gasteizko Mendizabala Institutuko Marrazoa. Bigarren urtez, bertako ikasle talde batek diseinatutako auto prototipoak Shell Eco Marathon Europako lehiaketan sailkatzea lortu du. Lehiaren helburua: autoak ahalik eta kilometro gehien egitea energia kontsumo txikienarekin.